Thursday, May 27, 2010

sxtysxrs@BILBO!






GAUR GAUEAN * TONIGHT!!! * 21:30
******************************
basque electric rock beast tandem!!
********SURFIN KAOS
****SEXTY SEXERS



bilboko KafeAntzokia!!!



Friday, May 7, 2010

Enztun!en OlearsoFest2O1O hizketagai!



pic by Horacio Soca ( http://horaciosoca.com )


Entzun! Webzinean OlearsoFest2O1O jaialdian emandako kontzertuaren kritika Urko Ansaren eskutik:

http://www.entzun.com/critica_view.php?uuid=2346


"Gutxi falta da jada Sexty Sexersen erakustaldi berri batez gozatzeko. Gaurko set-listean Ekonfestarekiko aldaketak egon dira, eta hori da denetik hoberena: errepertorio posible asko dauzkatela, eta guztietan maila izugarria emango dutela, The Black Crowes batzuen moduan. Horretan ere handiak. Lorerik ez izan da lehena. Hemendik aurrera ez da tregoarik egongo. Ezta behar ere! Hi otso, Tetsuo edo Melquiades, Pneumatiko usaia… Beste liga batean jokatzen dutela argi dago, hain zuzen hemen ez dago poserik, rockandrollari maitasuna bakarrik. Behor begiak so (Azken CD bikainekoa) sorpresa izan da, Ekonfesten ez bait zuten jo, eta gure erreguak entzunda edo eskaini ote dute? Haginak agian eta Zyklon birika ukabila altxatuta kantatzera eramaten gaituzten bultzadak dira… 70etan bageunde Hit Singleak izango lirateke. Ingelesak ere bere lekutxoa izan du Rotten my Casiopea eta So we died-en. Kanta guzti hauek sortzen dute halako giro bat, lisergikoa eta astuna era berean. Kaliforniako desertuan bezala sentitzen gara, Dessert Session haietako batean bezala. Ez gaude oso urrun, alboan dagoen hondartzak balio dezake? Ziur baietz. BlackBlack Mamba ez da, ere, atzean gelditzen. Honezkero gitarra jole tximaluzea gure artean ibilia da, lasai-lasai solo amaigabe eta bikain bat joaz, eta Mikel Larretxe abeslariak berbera egin du, jende artean nahastu, publikoaren harridurarako. Baina amaierak ere noizbait iritsi behar du, eta Arima lapurrak izan du ohore hori."