Tuesday, February 2, 2010

sxtysxrs@ONDARROA






2009ko apirilaren 18an ohiko kontzertu baten gisan hasi zen LoboElectricorekin batera eman behar genuen emanaldia. Otsoak ilargiari ulu egin eta berau gorriz tintatu zen. Rokanrrolak hustu egiten gaitu eta izerdia eskatzen du 100 watteko fluxua mantentzeak. Izerdia eta zenbaitetan odola ere bai.

Ahaztu ezingo dugun kontzertu hark bertan behera geratu behar izan zuen oholtza odolez zikindu zuen istripu bat medio eta Ondarrun askotan jo izanagatik ere oraindik ezagutzen ez genuen paraje batera eraman gintuen, anbulategira.

Balio beza otsailaren 6ko gau honek zauriak ixteko. Damurik ez, baina norberari berea. Oraingo hontan guri dagokigu ikus-entzuleei dagokiena ematea, eta hori kasu hontan SextySexers rokanrrol gau oso bat da. Honenbestez ‘HeroMantra’ diska berria aurkeztuko dugun gau honetan exzitazioa, ezinegona eta grina berezia izango dira.

Liturgia honetan bidaide ditugun TheDirtyPinkLadies izango ditugu alboan, beraien Sunrise Orchestra aurkeztuaz. Grina, izerdia eta odolari gorazarre egingo diegun jaira gonbidatzen zaituztegu. Beste behin barruak hustu eta adiskide zaharrei begi berriekin begiratzeko.

SextySexers

Saturday, January 30, 2010

sxtysxrs EKONFEST kritika


argz.: peio agirre


"...Urduritasuna sentitzen hasi nintzen Eraso!k amaitzean. Izan ere, gaueko momenturik desiratuena baitzetorren niretzat: rock gogorraren mailan ia aurkaririk ez duten Sexty Sexers nafarren ordua hain zuzen. Ez dakit konturatzen garen daukagun pribilegioaz: soinu guztiz internazionala duen taldea, ia kanta denak euskaraz kantatuaz 70etako rock gogorra eta gitarra astunak lantzen dituena, “Stoner”aren maitale sutsua izateaz gain. Zuzenean guztiz zapaltzaileak dira, ziur aski daukagun onena. Berakoak hirugarren lanaren (“Hero Mantra”) aurkezpen zabal bat egin zuten, CDko 8 piezatik 6 joaz. Baina hasiera “Urkamendi Blues” bigarren diskoko “Lorerik ez”ekin hasi zuten. Txantxak amaitu ziren: tipo hauek argi daukate zer nahi duten. “Tetsuo edo Melquiades”, “Rotweiller”, “Hi otso”… egia esan zaila egiten da aukeratzea, hemen ez dago ezer soberan. Lehen diskotik soilik “Pneumatiko usaia” jo zuten. Hurrengo laurak berriak izan ziren: “Rotten my casiopea” dotorea, “Haginak agian” itsaskorra, “So we died” borobila, gitarra solo perfektu batekin, eta “Zyklon birika” adrenalinikoa, beti ere instrumentazio astun eta potente batekin. “Amuak itotzen nau” izan zen azkena, amaierak noizbait iritsi behar zuelako, baina beste pare bat ordu gustura jarraituko zutenaren inpresioa emanez (baita guk ere). 10 kanta bakarrik jo ahal izan zituztenez, faltan bota nituen lehen diskoko kanta gehiago (“Berriz galdetuko diat (are you ready)”), “Lokomotora”, bigarreneko “Kaskezur hotsa”, “Gatza (High octane blues)” eta hirugarreneko “Behor begiak so” besteak beste, baina beti ezin da dena lortu. Ikusten ditudan bakoitzean berdina esaten dut, eta oraingoan ez da ezberdina izango: urteko kontzertua. ..."

Urko Alsa-k idatziriko kritika gainerakoa:
http://www.entzun.com/critica_view.php?uuid=2262

Thursday, December 31, 2009

sxtysxrs@ANOETAKO GAZTETXEA



URTARRILAK 2 * LARUNBATA
ANOETAKO GAZTETXEAREN
URTEMUGA JAIA 22:30tatik aurrera...


(txirrisklas??...)