Thursday, October 22, 2009

sxtysxrs@BONBERENEA




Zalantzak zeuden kontzertu hau eman ahalko genuen hala ez.
Zalantza horiek hareagotu ziren Fortunen lesioarekin, baina badirudi medikuntza garaikideak, masajistek, eta teknika ezkutuek arrakasta izan eta bateriaren bonboa ozen entzun ahal izango dela. (Nik oraindik ikusi behar dut sinesteko).

Beraz, balio beza biharko kontzertuak joan den asteburuko arantza kentzeko.
Baditugu gogoak gaztetxe batean jotzeko, izan ere azken aldian plazetan besterik ez dugu jo. Eta gainera urteak dira Bonberenean ez duela jotzen...

...zantzu asko gau berezia usainarazten dutenak.
















bidenabar,
Hero Mantra azkenik Durangoko azokarako izango dugu dendetan. Jarraian merezi duen bira. Eta horretarako bai, horretarako amorratzen gaude.

Gora Bihotzak!



mikel sxtysxrs

No comments:

Post a Comment