Tuesday, February 2, 2010

sxtysxrs@ONDARROA






2009ko apirilaren 18an ohiko kontzertu baten gisan hasi zen LoboElectricorekin batera eman behar genuen emanaldia. Otsoak ilargiari ulu egin eta berau gorriz tintatu zen. Rokanrrolak hustu egiten gaitu eta izerdia eskatzen du 100 watteko fluxua mantentzeak. Izerdia eta zenbaitetan odola ere bai.

Ahaztu ezingo dugun kontzertu hark bertan behera geratu behar izan zuen oholtza odolez zikindu zuen istripu bat medio eta Ondarrun askotan jo izanagatik ere oraindik ezagutzen ez genuen paraje batera eraman gintuen, anbulategira.

Balio beza otsailaren 6ko gau honek zauriak ixteko. Damurik ez, baina norberari berea. Oraingo hontan guri dagokigu ikus-entzuleei dagokiena ematea, eta hori kasu hontan SextySexers rokanrrol gau oso bat da. Honenbestez ‘HeroMantra’ diska berria aurkeztuko dugun gau honetan exzitazioa, ezinegona eta grina berezia izango dira.

Liturgia honetan bidaide ditugun TheDirtyPinkLadies izango ditugu alboan, beraien Sunrise Orchestra aurkeztuaz. Grina, izerdia eta odolari gorazarre egingo diegun jaira gonbidatzen zaituztegu. Beste behin barruak hustu eta adiskide zaharrei begi berriekin begiratzeko.

SextySexers

No comments:

Post a Comment