Monday, July 29, 2013

AGUR ETA OHORE FORTUN!



Hemendik eta urtea bukatu arte baditugu zenbait berri  pixkanaka plazaratzen joango garenak, batzuk gozoak baina beste batzuk ez hainbeste; lehenik eta behin  berri garratz batekin gatoz.

Izan ere 2008az geroztik kide izan dugun Fortunek taldea uzteko erabakia hartu zuen duela aste batzuk. Inaxio Agararen zulo itzela betetzera batu zitzaigun adiskide irundarra, eta gutariko bat izaki 'Hero Mantra' diska grabatu genuen elkarrekin bai eta 74 kontzertu eman ere, horietako asko ahaztezinak izango direnak (2010eko azaroan Psilocybenean emandakoa kasu!).

Honen bestez betiko sextysexers familia txiki honetako partaide izango zaren horri Agur eta Ohore!

Eta piztia berriz zutituko da... adi seinaleari!

2 comments:

  1. Agur eta zaren tokian zarela egurre ondo partidu!
    Jaioko dira berriak! ;-)

    ReplyDelete
  2. Notizi guztiz posgarria bueltan zatozela.
    Animo Lekitxotik eta ikusiko gara!!!
    Tope gogoz barriro disfrutatzeko gutxienez zuen beste!!!

    Kasi

    ReplyDelete